OIARTZUNGO TURISMO-LIBURUXKA

Sortzailearen liburuxka: Haurtzaroikastola5c

Oiartzun begirada batean

Kokapena

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean dago. Bere mugakideak Errenteria, Lezo, Irun, Lesaka, Goizueta eta Arano dira.

Erliebe-elementuak

Oiartzun mendiz inguratuta dagoen haran batean dago. Oso menditsua da: Aiako Harria, Bianditz, Urkabe, Arkale, .... Ibaia ere badu: Oiartzun ibaia.

Bestelako informazioa

Oiartzunek 10.200 biztanle inguru ditu. Sakabanatuta dauden zortzi auzo ditu: Altzibar, Karrika, Ergoien, Iturriotz, Arragua, Ugaldetxo, Gurutze eta Elizalde. Elizalden dago udaletxea eta eliza nagusia. Abuztuaren 3an Xanesteban jaiak ospatzen dira. Baina auzo bakoitzak bereak ere ospatzen ditu. Bestela ere, gero eta indartsuago ospatzen dira inauteritako Ihote festak.

Zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko cookie-ak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraituz gero, horien instalazioa eta erabilera onartuko duzu.

Informazio gehiago Ados